Imprès des de Indymedia Barcelona : https://barcelona.indymedia.org/
Independent Media Center
Notícies :: criminalització i repressió
nombre de detenidos, Redada en Euskal Herria, 37 detenidos
08 oct 2003
esta en euskera pero aparecen algunos nombres y municipios de los detenidos
GARA.net.- Laurence Le Vert epaile frantziarrak eta Baltasar Garzon epaile espainiarrak agindu dute operazioa. Atxiloketak Lapurdin, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan, Bordelen eta Zaragozan burutu dituzte frantziar eta espainiar poliziek.

Askatasunak emandako datuen arabera, goizeko 07.00ak aldera, Malvina Rekalde eta Maika Arizaga atxilotuak izan dira, lehena Ustaritzen eta bigarrena Baionan.

Bestalde, Bordelen ikasketak burutzen dituen Eneko Gorri angeluarra hiri horretan atxilotu dute beste hiru pisukidekin batera -azken horiek jada libre utzi ditu Poliziak-.

Beste bi atxiloketa izan dira Ipar Euskal Herrian . Ihintza Otxandabaratz Behe Nafarroan atxilotu dute eta Emilie Martin Baiona Ttipian, baieztatu berri denez.

Bestalde, Gipuzkoan , sei lagun atxilotuak izan dira. GARA.net-ek eskaratu dituen datuen arabera, Zaldibin Bittor Garzia eta Itsaso Garmendia atxilotu dituzte. Bikotearen etxean burutu dira atxiloketak, goizeko 03.00ak aldera.

Oreretan, berriz, Miren, Arantza eta Karmele Etxebeste ahizpak atxilotu dituzte.

Donostiako Gros auzoan, goizaldeko 05.00 aldera Espainiako poliziek Aitziber Ezkerra azkoitiarra atxilotu dute.

Bestalde, Gipuzkoako beste hainbat herritan, Alberto Gonzalez Etxeberria, Naiara Ladaberea eta Eneko Sorzabal atxilotuak izan direla zabaldu dute polizi iturriek.

Nafarroan buruturiko operazioan, Ramon Lopez gaztea atxilotu dute Altsasun. Iruñean, berriz, Jordi Purdi, Eneko Arebalo, Ramon Lopez Perez, Ekain Guerra eta Joseba eta Eneko Compains Garaikoitz eta Mendioroz Lazarraga.

Bizkaian, bien bitartean, Galder Bilbao atxilotu du Espainiako Polizia, Algorta herrian.

GARA.net-ek jakin duenez Iker Casanova Alonso barakaldotarra Santutxu auzoan atxilotu dute. Goizaldeko 00.20an atxilotu du Poliziak Casanova bere lagunaren etxera zihoala.

Bilbon baitaere Arantza Martin Sanz , Xabier Gil Rosado, Haizea Perez eta Egoitz Mastiada atxilotu dituzte. Beste pertsona bat atxilotu du Poliziak Durangon: Iugatz Baniobeitia.

Araban , bien bitartean, pertsona bat atxilotu dute Bitoriano herrian. AtxilotuaAgustin Gorbea da.

Azkenik, Zaragozan beste euskal hiritar bat atxilotua izan dela zabaldu dute polizi iturriek.

Comentaris

la policia francesa no encuentra nada.
08 oct 2003
Los registros en los domicilios donde han sido arrestados cinco ciudadanos de Lapurdi, Nafarroa Behera y Zuberoa por agentes de la División Nacional Antiterrorista (DNAT) y de la Policía Judicial (PJ) de Burdeos , han sido "infructuosos", ya que sólo se han encontrado "dos revistas internas de ETA", siempre según fuentes policiales galas.
Sindicato Sindicat