|
Notícies :: mitjans i manipulació |
Solidaridad con radio Bronka desde Bilbao
|
|
per Aitor |
24 gen 2005
|
Aunque la noticia está en euskera, resumiendo cuenta la concentración que tuvo lugar el viernes en Bilbao ante RNE, en solidaridad con Radio Bronka y Radio ELO (Madrid). Los lemas eran "Ez gaituzte ixilduko" (no nos callarán) y "Adierazpen askatasuna" (Libertad de expresión) y convocaban las radios libres Irola, Tas-Tas, y Koska.
Radio Bronka aurrera!!! |
gaztesarea, 2005-01-24 14:00
Bartzelonako Bronka Irrati Librea isiltzearen aurka eta adierazpen askatasunaren aldeko konzentrazioa burutu dute Bilbon. Koxka Irratiak, Irola Irratiak eta Tas-Tas Irrati libreak deituta
ekimen bateratua
85 bat lagun hartu zuten parte
Radio Nacional de España irratiaren aurrean egitea ez da kasualitatea izan, honen uhinek isilarazi baitute Barnako irrati libre eta libertarioaren ahotsa. Honako irratiak 18 urte daramatza uhinetan ,nahiz eta, pasadan abenduaren 21etik aurrera isildurik dagoen NNE 5-en erruz. Estatuko irratiak, Radio Bronkaren dial berdinean emititzen hasi zen potentzia handiagoz, horren ondorioz Bronka-ren emisioa estaliz.
Bandera piraten eta irrati libeen ikurrinetaz gain, "ez gaituzte ixilduko" edota "adierazpen askatasuna" bezalako lemak irrakurri zitezkeen gazteek zabalduriko pankartetan. Gainera, hainbat gaztek eskuorriak banatzen aritu dira eta bizpairu irrati ere piztuta izan dituzte, non, irratsaio berezia eta abesti ezagunak entzun zitezkeen.
"Irrati libreak bultzatu, irrati libreak entzun"
Irrati libreak komunikabide horizontala, asanblearioa, eta autogestionatuak dira (ez dago aginte politiko, ekonomiko, instituzional, ideologiko... bati lotuta) beraien helburua aldaketa soziala eta pentsamendu bakarraren aurka borrokatzea izanik. Ez gaitu harritzen estatuak ematen dituen eskubide eta askatsunaren bermetik at egoteak, hori bai gauzak zeharo aldatzen dira estatuarentzat arriskutsuak bilakatzen garen unetik aurrera. Argi eta garbi daukagu isilareztea nahi gaituztela, baina konpromisoa eta beharra daukagu errealitatea transmititzeko .
Hurrengoak gu izan gaitezke... edo zure herriko irrati librea
EZ GAITUZTE ISILDUKO
EMISIO LIBRE ETA AUTOGESTIONATUA
Irola Irratia 107.5 FM www.sindominio.net/irola
Koska irratia 108 FM www.koskairratia.com
Tas-Tas irrati librea 97 FM www.tas-tas.org
Animatu eta etorri!!
Animatu eta entzun!! |
Mira també:
http://euskalherria.indymedia.org/eu/2005/01/19075.shtml http://www.gaztesarea.net |
 This work is in the public domain |