Imprès des de Indymedia Barcelona : http://barcelona.indymedia.org/
Independent Media Center
Notícies :: criminalització i repressió
El 24 y 25 de Abril, a la venta el libro-balance contra la tortura realizado por TAT.
14 abr 2004
Azken 25 urteetan atxilotuen %25ek «tratu ez-zuzena» salatu dutela dio TATek.
·Apirilaren 24 eta 25ean salgai ipiniko dute 2003. urteko balantzea jasotzen duen liburua.
Azken 25 urte hauetan, 10.000 euskal herritar atxilotu eta inkomunikatu dituztela eta horietatik %25ek «tratu ez-zuzena» jasan dutela adierazi zuen atzo Torturaren Aurkako Taldeak. 2003. urteari dagokion balantzea jasotzen duen liburak, atzo aurkeztuak, hiru atal nabarmendu ditu: auzi medikuen lanak «zein izan beharko lukeen eta benetan zein den», Ertzaintzaren protokoloaren «baliogabetasuna» eta, azkenik, atxilotuei «leporatzen zaien manuala» azaltzen du.

Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) atzo aurkeztu zuen 2003. urteari dagokion txostena. Nabarmentzekoak diren datu ugarien artean, Iñigo Elkoro eta Aiert Larrarte abokatuek, azken 25 urte hauetan, 10.000 euskal herritar atxilotu eta inkomunikatu dituztela eta horietatik «%25ek torturak edo, gutxienez, tratu ez-zuzena» jasan dutela helarazi zuten.
Epe horretan polizia etxeetan edo hortik pasatu ostean sei pertsona hil direla gogora ekarri zuten ­Joxe Arregi, 1981-ean; Esteban Muruetagoiena, 1982an; Mikel Zabaltza, 1985-ean; eta Juan Calvo Azabal, Guruntze Iantzi eta Xabier Kalparsoro, 1993an­. «Gainera, Mikel Labastidak, Guardia Zibila bera atxilotzera joan zenean, leihotik salto egin zuen torturaren ihesean. Horren ondorioz hil egin zen. Denboran ez hain urruti Iker Beristain gazteak leihotik salto egin zuen torturaren beldur eta zauri larriak egin zituen», esan zuen Elkorok. «Konstituzio espainolak, beraz, ez du euskal herritarrak torturatuak ez izatea bermatu. Legeak aldatu dira, baina, torturak jarraitzen du», ondorioztatu zuen.
Era berean, azken hamar urteetan nazioartean legedi espainolari egin dizkioten kritikak «oso bortitzak» izan direla nabarmendu zuen Elkorok. Nazio Batuetako torturaren gaineko kontalaria den Theo Van Bovenek iaz Euskal Herrira egin zuen bisitari buruz idatziriko txostena aipatu zuen adibide gisa. Inkomunikazioak «tortura ahalbidetzen» duela eta bertan behera uztea gomendatu zuen, besteak beste. Gobernu espainolak gogor erantzun eta txostenaren edukia gutxietsi zuen.
TATen liburuak, bereziki, atal hauek izan ditu kontuan. Batetik, Ertzaintzaren protokoloari dagokiona. Oso-osorik jasotzeaz gain, gai horren gainean auzi mediku baten iritzi artikulua eta atxilotu zuten baten testigantza jasotzen du. Senide baten ikuspuntua eta haren bizipenak ere aditzera ematen ditu. «Guk behin eta berriz salatu dugu protokolo hori», berretsi zuen Iñigo Elkorok. Testuinguru horretan, Ertzaintza eta Polizia frantsesa «torturatzaileen klubera gehitu» direla esan zuen. «Patxi Abad, Ibon Fernandez Iradi, Garazi Aldana eta Lander Fernandezek, Estatu frantsesak atxilotuak, torturak salatu dituzte», adierazi zuen.
Bestetik, Entzutegi Nazional espainolean dauden auzi medikuek egiten duten lanari dagokion atala dago. Benito Morentin, M. Itxaso Idoyaga eta Hans Draminsky Pertesenek, beste mediku batzuen artean, egin zuten hausnarketa sakon azaltzen du liburuak. Azterketa horren arabera, ez dute metodologia egokia erabiltzen eta osasun frogak ez dira nahikoak izaten.
Nazioartean eta Estatu espainolean dauden protokoloek zer agintzen duten ere laburbildu du TATek. Elkororen hitzetan, «modu grafikoan islatu nahi izan dugu auzi medikuen txostenak zein kaskarrak eta eskasak diren, eta torturarekin duten konplizitatea».
267 orrialde dituen liburu hori apirilaren 24an eta 25ean eskuragai egongo da GARA egunkariarekin batera. Salneurria 11,95 eurokoa izango da, eta, oraingoz, gaztelaniaz argitaratu dute. Dena den, aurrerago euskaraz salgai ipiniko dutela esan zuen Elkorok. DVDa eta ordenagailuetan ikus daitekeen CDa ere badakartza liburuak. Euskarri horretan, dokumentuez gain argazkiak eta «aurtengo balantze bisuala» laburbiltzen duen bideoa ere badaude.

Desde golpes y descargas a la presión sicológica

El libro que presentó ayer Torturaren Aurkako Taldea recoge un total de 78 testimonios que relatan las torturas y maltratos sufridos en dependencias policiales. Refiriéndose a «los métodos de tortura más habituales», el abogado y miembro de TAT Aiert Larrarte dividió dos bloques: físicos y sicológicos. En lo concerniente al primero, destacó el empleo de «descargas eléctricas en zonas sensibles del cuerpo, como sien, pecho, testículos, pene, orejas, ingle, pezones...», golpes, técnicas de asfixia y de agotamiento.
Remarcó que conforman el segundo bloque «el impedimento de la visión, restricción o supresión de las necesidades básicas, amenazas, humillaciones, descalificaciones e insultos, juego del policía 'bueno-malo', obligatoriedad de elegir entre los distintos métodos de tortura, tortura sexual, crear sentimientos de culpabilidad, cambios bruscos de temperatura, exponer al detenido a los gritos de otras personas, utilización de drogas o agresiones sonoras».

This work is in the public domain
Sindicato Sindicat