Imprès des de Indymedia Barcelona : http://barcelona.indymedia.org/
Independent Media Center
Notícies :: globalització neoliberal : pobles i cultures vs poder i estats
Nazioarteko Euskal Herria, Nabarra libre mundu libre batean
17 nov 2015
En la lengua colonial, para que algunos más pillen algo, os reflejo algunos párrafos del importante escrito de Patxi Azparren en Berria de hoy, “Trena Maltzagatik igaro da”,
http://www.berria.eus/paperekoa/1832/019/003/2015-11-17/trena_maltzagati
Daesh, Wall Street, Bejin, París.., La Paz, Buenos Aires… y las miles de naciones invisibilizadas están tomando más cuerpo en nuestra inteligencia nacional. A ver como avanzamos más!
herriak.Hego.A.Yalan.jpg
“Gatazka armatuaren aroak sortutako harresiak ezarritako mugen gainetik salto egiten ohituta ginenok trebetasun horiek landu behar izan ditugu”.

“Lizarra-Garaziko Akordioaren 10. urteurrenarekin batera, Abertzaleen Batasuneko zenbait kideren laguntzaz, Garazin elkartu ginen. Garai hartako sindikatu nagusiaren idazkari nagusia zenak kale egin zuen; «ekimen boluntarista» omen baitzen geurea”.

“Lehendik, batzuen eta besteen kokapena erabakita zegoen. EAJren Josu Jon Imazen aldekoek ez zuten sekula Lizarra-Garazi maite izan. Egungo lehendakariak, Bizkai Buru Batzarreko burua zelarik, herriz herri sortu ziren «Lizarra-Garazi txikiak» oztopatzeko ahaleginak egin zituen; (...) Ezker Abertzalearen eledun nagusienek PSOEren balizko ildo vasquista batekin amesten zuten… korapiloa ez zen askatzen”.

“Ibarretxeren saiakerarekin batera, EAJren azkeneko aukera historikoa igaro zen. Egun, EAJ Kataluniako Duran i Lleida dagoen kokapen politikoan dago”.

“Bai Euskal Herrian, bai nazioartean, testuingurua zeharo aldatu da. Euskal indar politiko subiranista guztiek gatazka armatuaren garaia bukatutzat ematen dute; Europan eman den «Merkatuen» Estatu-kolpeak demokrazia akabatu du (Grezia kasu); kapitalismoak, militarismoak, pobreziak eta fanatismoek gerra egoera iraunkorrera eraman gaitzakete. Herritarrok eta herriok burujabetza eskuratu behar dugu, sistema ekonomikoa errotik aldatu, ordezkaritza sistema zeharo irauli behar da, demokrazia erradikala praktikatuz, bake politikak nagusitu behar dira, aniztasunaren txertoa fanatismo guztiei aurre egiteko sendagaia zabaldu behar da…”

“Bidaia berri batean ari gara eta jeltzaleek ez dute parte hartu nahi. XX. mendeko nazionalismoak bukatu dira; XXI. mendeko mugimendu independentistek ezkerrez idazten dute.”
Mira també:
http://www.berria.eus/paperekoa/1832/019/003/2015-11-17/trena_maltzagatik_igaro_da.htm

This work is in the public domain
Sindicato Sindicat