Imprès des de Indymedia Barcelona : http://barcelona.indymedia.org/
Independent Media Center
Notícies :: laboral
[País Basc] convoquen nova vaga general de 24 hores
28 ago 2012
A l'agost es decideixen noves retallades
Els governs de la Unió Europea han acordat un sistema per a què l'única alternativa a l'aplicació de les polítiques sigui la retallada dels drets laborals i socials. Mikel Noval, responsable de política social, denuncia en aquest article que aquest sistema s'està imposant de forma totalment antidemocràtica i té per objecte eliminar això que s'ha conegut com "model social europeu".

Tot està basat en la mentida. Per exemple, Rajoy i els seus ministres van repetir una i mil vegades que l'eurogrup havia de deixar diners a la banca-no a l'Estat-i que aquests diners no comportava cap condició. Res més lluny de la realitat. Com va denunciar ELA des del principi, es va acordar donar un crèdit de 100.000 milions d'euros al govern espanyol perquè aquests diners es transferís a la banca (sense aspecte de recuperació per a les arques públiques). És així com els deutes privats es fan públiques i ens obliguen a pagar-les amb retallades. Avui tots sabem que, perquè li fos concedit aquest crèdit, el govern havia de complir determinades condicions. Algunes estan recollides en el decret de juliol, en el qual, entre altres coses, es van retallar les prestacions per desocupació, es va augmentar l'IVA, es va eliminar la paga extra de desembre per al personal del sector públic, o es dóna barra lliure a les grans superfícies per augmentar els seus horaris comercials ... Les retallades es fan per assegurar el pagament als creditors (per a aquest fi Zapatero i Rajoy van modificar la Constitució).

L'opacitat amb què treballen les elits polítiques destrossa la democràcia. Les decisions es prenen sense debat, sense participació, sense contrast, sense informació rigorosa. La informació que dóna el govern és el més semblant a un NO-DO. Cal llegir el Butlletí Oficial per saber realment què s'acaba aprovant. Ni tan sols les rodes de premsa posteriors al Consell serveixen per aclarir res. Així va succeir el passat 3 d'agost, després del Consell de Ministres, quan Rajoy va comparèixer per fer publicitat i propaganda de les seves actuacions. No va dir res sobre el més important: que el seu govern havia aprovat el Pla Pressupostari 2013-2014 amb noves i dures mesures. En aquest pla, encara que sense concrecions definitives, s'anuncien noves retallades, que afecten a la funció pública, l'augment d'impostos als hidrocarburs ... Es recullen també greus retallades en pensions, orientats-diguin el que diguin-a reduir la seva quantia i retardar la edat d'accés a la jubilació. Parlen de modificar la regulació actual de la jubilació anticipada, de modificar el contracte de relleu, d'avançar l'entrada en vigor de la reforma acordada per Zapatero amb la CEOE, CCOO i UGT que reduïa les noves pensions i retardava l'edat de jubilació a 67 anys. També es planteja aprovar un "factor de sostenibilitat ... que tindrà efectes bé sobre l'edat de jubilació, bé sobre la quantia inicial de la pensió, bé sobre les condicions de revaloració ". Aquest "factor de sostenibilitat" va ser incorporat en aquesta nefasta reforma de pensions abans esmentada, contra la qual, cal recordar, realitzem a Hego Euskal Herria una vaga general el 2010.

Aquests dies d'agost s'afirma que el govern espanyol haurà de demanar més diners. Que amb 100.000 milions només taparà alguns forats de la banca, i que necessitarà molt més per fer front al finançament de la seva pròpia deute públic (que creix de manera il · legítima). A això es refereixen quan parlen de rescat. De tot això s'està parlant a l'agost: De les noves condicions que ens volen imposar i que el ministre d'hisenda Montoro ha dit que seran "molt doloroses". La manca d'informació sobre aquestes qüestions tan importants segueix sent total. Segueixen mentint.

ELA està convençuda de que només la mobilització social forçarà el canvi en les polítiques que necessitem. La vaga general convocada pel 26 de setembre per les organitzacions sindicals i socials de Hego Euska Herria que rebutgem totes les retallades laborals i socials és una gran oportunitat per a exigir a totes les institucions (govern espanyol, Govern Basc, Govern de Navarra, diputacions forals o municipis) un gir radical en les seves polítiques. Ja no serveixen les paraules, en política només valen els fets, sobretot quan es tracta de condemnar a una gran part de la societat a un gran empobriment. ELA exigeix ​​als partits i institucions basques que es neguin a aplicar les retallades que planteja Rajoy i que posin els interessos de les persones per sobre dels del capital. No és de rebut aplicar les retallades "per imperatiu legal" i col · laborar d'aquesta manera en l'empobriment generalitzat de la societat, en especial dels col · lectius més desfavorits (dones, joves o persones immigrants). Fer-ho així arrossegaria tota la classe política a l'aplicació d'una sola política. És temps de política, no de gestionar aquí el que es decideix fora.

ELA ve exigint a la classe política basca que "si pensa diferent, no faci el mateix" en clara referència al fet que no es compleixi allò que Rajoy decideix mitjançant legislació bàsica. En política importen els fets i, malauradament, no hem escoltat i molt menys vist que en les seves respectives àrees de responsabilitat institucional la classe política basca estigui per la tasca de distingir-se en la pràctica. Parlar de "sobirania" o de "autogovern" i menysprear l'oportunitat que ofereix el social per omplir de contingut real aquestes paraules és una greu contradicció que ELA té l'obligació de subratllar.


ELA Sindikatua Egoitza Nagusia Barrainkua, 13 48009 Bilbo


Abuztuan murrizketa gehiago datoz

Europar Batasuneko gobernuek, politikak aplikatzerakoan, lan eskubideak eta eskubide sozialak murriztea alternatiba bakarra izateko bide bat adostu dute. ELAko gizarte politiken arduradun Mikel Novalek artikulu honetan salatzen duenez bide hau era antidemokratikoan inposatzen ari dira, eta bere helburua da orain arte deituriko “europar eredu soziala” suntsitzea.
Dena gezurretan oinarritua dago. Adibide gisa, Rajoy-k eta bere ministroek askotan errepikatu zuten eurotaldeak bankari emanen ziela mailegua –ez estatuari– eta dirutza horrek ez zekarrela inongo baldintzarik. Errealitatea guztiz kontrakoa da. Hasieratik ELA-k salatu zuen moduan, 100.000 milioi eurotako mailegua espainiar gobernuari ematea adostu zen dirutza hori bankari helarazteko (ez dago aurreikuspenik ogasun publikoak dirutza hori errekuperatzeko). Modu honetan zor pribatua publikoa bilakatzen da eta murrizketen bidetik ordaintzera behartzen gaituzte. Egun denok dakigu mailegu hori eskuratu ahal izateko gobernuak hainbat baldintza bete behar zuela. Horietako zenbait uztaileko dekretazoan jasota daude, besteak beste, langabeziako prestazioen murrizketa, BEZ-aren igoera, sektore publikoaren langileentzat Gabonetako aparteko soldata kentzea, merkataritza gune handiei ordutegiak igotzeko aukera guztiak ematea... Murrizketa guztiak hartzekodunei ordainketa bermatzeko burutuak dira (horretarako aldatu zuten Konstituzioa Rajoy eta Zapatero-k).

Elite politikoen lan egiteko moduak demokrazia txikitu egiten du. Erabakiak eztabaidarik gabe hartzen dira, partaidetzarik gabe, alderatu gabe eta informazio zorrotzik gabe. Gobernuak zabaltzen duen informazioak barne propaganda itxura du. Aldizkari Ofiziala irakurri beharra dago azkenean zer onartzen den egiazki jakiteko. Ministro Kontseiluen ondorengo prentsaurrekoak ere ez dute ezer argitzeko balio. Halaxe izan zen abuztuaren 3koan, Ministro Kontseiluen ondoren, Rajoy agertu zenean bere ekimenen publizitatea eta propaganda egiteko. Ez zuen ezertxo ere aipatu gai garrantzitsuenaz: bere gobernuak 2013-2014 Aurrekontu Plana onartu zuela neurri berri gogorrekin. Plan horretan, behin betiko zehaztasunik gabe izanda ere, enplegu publikoa eta hidrokarburoen zergen igoerari buruzko murrizketa berriak iragartzen dira… Erretirorako ere murrizketa larriak jasotzen dira, pentsio kopurua gutxitzeko eta erretiro adina atzeratzeko helburuaz, bestelakorik esaten badute ere. Egungo aurre-erretiroaren araudia aldatzeaz ari dira, errelebo-kontratua aldatzeaz, Zapatero-k CEOE,CCOO eta UGTrekin pentsio berriak gutxitzeko eta erretiro adina 67 urtera atzeratzeko adostutako erreforma indarrean berehala jartzeaz… “Jasangarritasun-faktore bat onartzea ere planteatzen da eragina izan dezan bai erretiro adinean edo pentsioaren haserako diru-kopuruan eta baita ere pentsioak birbaloratzeko baldintzetan”. “Jasangarritasun-faktore” hau lehen aipatutako zorigaiztoko pentsioen erreforman sartu zuten, eta horren aurka – gogoratu beharra dago- 2010ean Hego Euskal Herrian greba orokorra burutu genuen.

Abuztuko egun hauetan zabaltzen ari da espainiar gobernuak diru gehiago eskatu beharko duela, alegia 100.000 milioiekin bankaren zuloak estaltzeko bakarrik izango duela eta askoz gehiago beharko duela bere zor publikoa finantzatzeko (handitzen doa ez-legitimoa den zorra). Hortaz ari dira erreskateaz jarduten dutenean. Guzti horretaz hitz egiten ari da Abuztuan: zein baldintza berriak ezarri nahi dizkiguten –Montoro ministroak oso “mingarriak” izango direla esan du–. Hain garrantzitsuak diren gaiei buruz informazio eza erabatekoa da. Gezurretan darraite.

ELA-k argi daki, behar ditugun politiketan, gizarte-mobilizazioak bakarrik ekarriko duela aldaketa. Lan murrizketak eta murrizketa sozialak errefusatzen ditugun Hego Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek irailaren 26rako deitu dugun greba orokorra aukera aparta da instituzio guztiei (Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Foru Aldundiak eta udalak) exijitzeko beren politikak errotik aldatzea. Hitzak soberan dira dagoenekoz; politikan egintzek bakarrik balio dute, are eta gehiago gizartearen zati handi bat pobreziara kondenatzen ari den honetan. Euskal alderdi politiko eta instituzioei ELA-k exijitzen die uko egin diezaioten Rajoy-ren murrizketak aplikatzeari eta herritarren interesak lehenetsi ditzaten kapitalaren interesen aurretik. Onartezina da murrizketak “lege-aginduz” aplikatzea eta modu horretan bat etortzea gizartea pobretzera daraman bidearekin, bereziki kaltetuen diren kolektiboekin (emakumeak, gazteak edo etorkinak). Horrela eginez gero, klase politiko guztia politika bakarra burutzera eramango luke. Politika egiteko garaia da, eta ez hemendik kanpo erabakitzen dena hemen kudeatzeko garaia.

ELA-k, beste behin, euskal klase politikoari exijitzen dio “bestela pentsatzen badute, ez dezatela berdina egin”, alegia Rajoy-k oinarrizko legeen bidez erabakitzen duena ez dezatela bete. Politikaren funtsa egintzak dira eta, zoritxarrez, ez dugu entzun ezta ikusi ere ardura instituzionala duten euskal alderdi politikoen artean bestelako politikak egiteko asmorik. Burujabetzaz edo autogobernuaz hitz egitea eta hitz horiek egiazko edukiez hornitzeko gizarte-gaiak eskaintzen duen aukera aparta mespretxatzea kontraesan larria da. Eta ELA-k hori azpimarratzeko beharra du.


Barrainkua, 13 48009 BILBO

This work is in the public domain
Sindicat Terrassa