Imprès des de Indymedia Barcelona : http://barcelona.indymedia.org/
Independent Media Center
Notícies :: criminalització i repressió
Juicio farsa contra 3 jovenes en Bilbao
26 mai 2008
El 28 de mayo se celebrara un juicio contra tres jovenes de la localidad de Algorta (Bizkaia) acusados de desordenes publicos, atentado a la autoridad y lesiones a un agente de la policia.

La gazte asanblada de algorta (Asamblea de jovenes) a denunciado en un comunicado la farsa de este juicio y explica en este que los tres jovenes fueron llevados a juicio por su participacion en los movimientos sociales de la zona y que desde un principio intentaron enmarcarlo en el ambito del terrorismo, llevando el caso a la audiencia nacional y siendo rechazado por grande marlaska, entre otras cosas por las pocas pruebas mostradas.
2524281318_e7e4043edc_m.jpg
2524279900_84f0eb1016_m.jpg
arrue-mentxakabarri.jpg
Etzi, asteazkena, Lander Labajo preso politikoa eta Uribe Kostako beste bi gazte epaituko dituzte Bilbon, 2005ean PPk Algortako Mentxakabarri gaztetxe zenaren aurrean egin zuen agerraldi baten ostean Getxoko udaletxean izan ziren istiluetan parte hartu eta udaltzain bati eraso egitea leporatuta. Auzia Bizkaiko Lurraldeko Auzitegian, BIlboko Buenos Aires kalean, ikusiko da goizeko 9:30ean, nahiz eta AGAk argitu duenez, gazte horiek "herri mugimenduan parte hartzeagatik ezagunak" izateagatik baino ez dituzten auziperatu. Izan ere, Algortako Gazte Asanbladako hainbat kidek eta zaleek gaur Algortako Txiki eta Otaegi plazan emandako prentsaurrekoan salatu dutenez, hasieratik "kutsu politikoa eta terrorismoaren ingurukoa" eman nahi izan diote auziari hedabideek zein epaileek. Gainera, Getxoko Udalak eta Alderdi Popularrak "Algortako gazteria ahal bezain beste ahultzea" bilatzen dutela nabarmendu dute gazteek, horretarako "eskutik helduta lan egiten" dutela iritzita. AGAk mobilizazioa deitu du etzi, 19:30ean, Telletxen.

Egun, bi dira Mentxakabarri gaztetxea zenarekin lotuta dauden auziak. Lehenengoa etzi bista publikoa daukana da, 2005eko abenduaren 23an Marisa Arruek eta PPko beste zinegotzi batzuek gaztetxeen aurka egin nahi izan zuten prentsaurrekoaren harira sortu ziren istiluengatik. Egun hartan, dozenaka gaztek elkarretaratzea egin zuten popularren ondoan "Arrue, astuna zara! Astuna zara!" lelopeko pankarta baten inguruan eta PPkoek prentsaurrekoa lekuz aldatu zutenean haien atzean joan ziren.

PPren eta Udalaren salaketak

Udaletxera helduta, baina, tira-birak sortu ziren udaltzainen eta gazteen artean eta bi aldeek elkarri leporatu zioten bortxakeria erabili izana. 2006ko urtarrilean, PPk eta Getxoko Udalak salaketa bana jarri zuten gazteen aurka eta orduan hasi ziren istiluetan nork parte hartu zutenen bila. Horrela, hiru gazte auziperatu zituzten.

2006ko maiatzean, berriz, gazte haietako batek UKBERRI.NETi adierazi zionez, sumarioan agerikoa zenez inork ez zuen identifikatu egun hartan eta udaletxeko eta inguruetako 11 segurtasun-bideokameratako irudietan ez zen agertzen, "gertaerak izan zirenean ez nengoelako han. Oraindik ez dakit zergatik ni auziperatzea erabaki duten".

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez zuen auzia nahi izan

Gainera, Getxoko 5. Instrukzio Epaitegiko epaileak Espainiako Auzitegi Nazionalera igorri zuen sumarioa, hiru auziperatutakoak terrorismoarekin lotuta egon zitekeelakoan, baina Grande-Marlaska epaileak ez zuen auzia aintzat hartu. Madrilera bidalitako txostena Ertzaintzak polizia-fitxetatik emandako datu ugarirekin osatu zuten, gainera. Sumarioan, auziperatuek 16 urtetik aurrera ustez egin ei dituzten lege-urratze guztiak agertzen ziren, baina epaileek kasu guztietan gazteak errugabetzat jo zituztela aipatu gabe.

Laster beste sei gazteren aurkako epaiketa izango da

Horretaz gain, Mentxakabarrik beste auzi bat du bukatzeke oraindik. Bere garaian etxeko jabeak jarritako salaketaren harira auziperatuetako sei gazteena. Jabeak okupazioa egin ei zuteneko salaketa kendu egin zuen, baina orain Fiskaltza da akusazioarekin jarraitzen duena, gazteei desobedientzia leporatuta. Kasu honetan, gazteei fidantza bat jarri zieten, bakoitzari 1.800 eurokoa. Epaitegian gazteei azaldu zietenz litekeena da uda ostean epaiketa burutzea.

This work is in the public domain

Comentaris

Re: Juicio farsa contra 3 jovenes en Bilbao
26 mai 2008
http://www.ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid
Re: Juicio farsa contra 3 jovenes en Bilbao
26 mai 2008
Si algú el pot traduïr estaria força bé per poder entendre el cos de la notícia.
Re: Juicio farsa contra 3 jovenes en Bilbao
26 mai 2008
Que hagan el comunicado en español.
Re: Juicio farsa contra 3 jovenes en Bilbao
27 mai 2008
Ui, llàstima de bomba que t'han posat... A cada porc el seu St Martí.
Re: Juicio farsa contra 3 jovenes en Bilbao
27 mai 2008
La cuestión idiomática (sin duda idiótica) está cobrando tintes tenebrosos... Que si en espanyol, que si en catalán, que si en arameo; el comentario de "algú" muestra criterio y humildad, sin críticas ni exigencias, pero siempre sale algún mamón (¿madero, troll, subnormal?) con un belicismo innecesario para mostrar la cara más rancia del nazionalismo.
Sindicato Sindicat