Imprès des de Indymedia Barcelona : http://barcelona.indymedia.org/
Independent Media Center
Notícies :: altres temes
Autodeterminazioa eta amnistia; independentzia eta sozialismoa
24 feb 2007
AUTODETERMINAZIOA ETA AMNISTIA; INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA
AUTODETERMINAZIOA ETA AMNISTIA; INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!

    Gure agurrik beroena Bilbon bildu zareten guztioi. Gure agur eta gure animurik bizienak autodeterminazioaren eta amnistiaren alde indarrak metatzen segi dezazuen, segi dezagun guztiok. Gaur milaka herritar bildu bezala, ehunka mila euskal herritarron indarra bildu beharko baitugu askatasuna gure herrira ekartzeko.

Euskal Herriak bizi behar du, libre, batu, euskaldun eta justizia sozialean oinarriturik. Horretarako, ordea, aitortua behar du izan, erabakitzeko bere eskubidea errespetatua, eta berau ahalbidetuko duen marko demokratikoa adostua. Euskal Herriak gainditu behar ditu Frantziak eta Espainiak ezarritako mugarri legalak, politikoak, ekonomikoak eta errepresiboak.

    Bide luzea egin dugu norabide horretan egungo atakara heldu arte. Borroka ibilbide luze, gogor eta gorabeherez beterik izan da. Bertan hogeita bi presokide eta hamasei senide eta lagun maite galdu ditugu. Borroka ibilbide horretan ehunetik gora borrokalari esku zabaleko hil dira. Haien guztien borroka ereduzkoari diogu zor egun gauden tokitan egotea, egun gauden egoeratan egotea. Beraz, agur eta ohore bizia ere eman duten euskal borrokalari guztiei.

Gure borrokaren zio nagusia Euskal Herriaren askatasuna lortzea da. Euskal Herri independente, batu, euskaldun eta sozialista baten alde iharduten dugu. Bai orain, espetxe fronte honetan, bai lehen nor bere ingurumen organizatibo propioan aritzen zelarik. Euskal Herrirako independentziaren eta sozialismoaren aukera, ordea, Frantziak eta Espainiak historikoki zanpatu dute, ekonomiaz, politikaz, legez eta indar armatuz zanpatu ere. Eta horretan datza gatazkaren gako nagusia alegia.

Iaz, gure herriaren lurraldetasuna eta autodeterminazio eskubidea aintzat harturik, aukera politiko eta sozial guztietarako atea ireki nahi duen prozesua abiatu zen. Euskal Herriari benetako marko demokratikoa aitortuko dion prozesuari heldu zitzaion alegia. Urrats garrantzitsuak eman ditu Ezker Abertzaleak prozesuaren baitan. Hala ere, prozesua blokeatuta dago. Espainiako Gobernuak atzera egin duelako bere konpromezuetan, eta ez duelako argiro aitortzen Euskal Herriaren eta euskal herritarron eskubide nagusia: izan eta erabakitzekoa. Frantziakoa tematzen da hein berean gure herriaren ukazioan. Areago, uko egin diote lurraldetasuna eta autodeterminazioa bilduko dituen marko demokratiko adostuari, haren inguruko akordio politikoa mamitzeari muzin egin dioten neurrian.

Jokaldi horrek prozesuaren oinarriak berak hankaz gora botatzen ditu eta, edonondik begiratuta ere, gatazkaren luzatzearen aldeko apustu garbia egiten du. Bide bakarra da, izan ere, prozesua egoera zingiratsu honetatik atera eta aitzinera eramateko: borroka. Autodeterminazioaren eta amnistiaren aldeko uholde erraldoi bat eratu behar dugu euskal herritar guztion artean, menpe hartzen gaituzten bi Estatuen harresiak botako baditugu.

Ez digute ezer emango, borrokaren bidez gure askatasun osoa konkistatuko dugula baizik. Euskal Herriaren independentzi eta sozialismo zaleok altxa behar dugu autodeterminazioaren bandera hori, altxa eta askatasunaren gailurrera eraman, herritargo zabalarekin batera. Gure herriak bizirauteko behar duen marko demokratiko berritik, guztiok ateratzen garelako garaile, Euskal Herria garaituko da eta!

Gaur Bilboko kaleetan bezala, egunero eta toki guztietan autodeterminazioaren alde indar egiteko, indarra metatzen segitzeko, deialdia luzatzen dugu. Auzolan horretan, borroka ibilbide horretan, elkarrekin topo egingo dugula ziur izan.

   

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!
GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!

Euskal herrian, 2007ko otsailaren 24an
Mira també:
http://www.gara.net/agiriak/20070224_manifabilbo.rtf

This work is in the public domain

Comentaris

Re: Autodeterminazioa eta amnistia; independentzia eta sozialismoa
24 feb 2007
Molt bé. No tenim prou amb el castellà i l'anglès i ara l'euskera.
Genial, segur que és molt interessant però si indymedia ha de servir per crear debat, una notícia en euskera a indymedia barcelona no crec que en fomenti massa.

Salut i cultura
Re: Autodeterminazioa eta amnistia; independentzia eta sozialismoa
24 feb 2007
amb el títol en tinc prou : visca els pobles lliures, visca el socialisme
GORA ESUKADI TA ASKATASUNA VISCA CATALUNYA VISCA EL SOCIALISME
Re: Autodeterminazioa eta amnistia; independentzia eta sozialismoa
24 feb 2007
Doncs mira si et sobren paraules, o et falten, això és molt relatiu.
Re: Autodeterminazioa eta amnistia; independentzia eta sozialismoa
25 feb 2007
A veure qui tradueix aixo..
Re: Autodeterminazioa eta amnistia; independentzia eta sozialismoa
25 feb 2007
:
Sindicato Sindicat