Imprès des de Indymedia Barcelona : http://barcelona.indymedia.org/
Independent Media Center
Notícies :: criminalització i repressió : pobles i cultures vs poder i estats
dieciocho barra noventa y ocho
06 mar 2005
JARRAI.jpg
los seis excarcelados
Los seis excarcelados saludan que Segi continúa siendo una realidad
·Subrayan en el recibimiento de Bilbo que las redadas no han logrado su objetivo

«La llevan clara, hace tiempo que tomamos la decisión de trabajar por nuestros derechos». Estas palabras de Ibon Meñika, portavoz de todos los encausados, destacaron en el emotivo recibimiento en Bilbo a Olatz Dañobeitia, Olatz Karro, Igor Ortega, Garazi Biteri, Ugaitz Elizaran y Garikoitz Etxeberria tras cuatro años de prisión preventiva. Saludaron que los ataques no han logrado frenar al movimiento y «Segi continúa siendo realidad». El juicio prosigue hoy.
Los seis excarcelados saludan que Segi continúa siendo una realidad
·Subrayan en el recibimiento de Bilbo que las redadas no han logrado su objetivo

«La llevan clara, hace tiempo que tomamos la decisión de trabajar por nuestros derechos». Estas palabras de Ibon Meñika, portavoz de todos los encausados, destacaron en el emotivo recibimiento en Bilbo a Olatz Dañobeitia, Olatz Karro, Igor Ortega, Garazi Biteri, Ugaitz Elizaran y Garikoitz Etxeberria tras cuatro años de prisión preventiva. Saludaron que los ataques no han logrado frenar al movimiento y «Segi continúa siendo realidad». El juicio prosigue hoy.

Kukutza gaztetxeko hormetako koloreek bizitasun berezia hartu zuten atzo eguerdian, kaleko aro grisarekin alderatuz eguzkiaren tankera zuen argitasun gaztea. Izan ere, Bilboko Errekalde auzoko eraikina galaz jantzi zen lau urteren ostean herrira itzulitako sei laguni harrera egiteko.

2001eko martxoaren 6an abiatu zuen Baltasar Garzón epaile espainolak Euskal Herriko gazte mugimenduaren aurkako oldarraldia, eta urtemuga horren karira, ekitaldia antolatua zuten Kukutzan. Antolatzaileek ez zekiten ordea, «Hemen gauak lau ertz ditu» saioa prestatzen hasi zirenean, beren artean izango zituztela urte hauetan guztietan faltan bota dituzten lagun horietako batzuk.

Olatz Dañobeitia, Olatz Karro, Igor Ortega, Garazi Biteri, Ugaitz Elizaran eta Garikoitz Etxeberria, inolako epaiketarik gabe lau urtez giltzapean izan dituzten sei gazteak, alegia.

Jende andana bildu zen ekitaldian, lagun, senide, auzokide eta baita abokatuak ere, aske geratu direnei agurra egiteko eta barruan jarraitzen dutenak gogoan izateko.



«gurekin jai daukazue!»


Saioa hasi aurretik, dena den, prentsaren aurreko agerraldia egin zuten gazteek. Jadanik Euskal Herri osoan ezaguna den kamiseta gorria soinean eta beren atzean dozenaka lagunen babesa zutela, gazteek nabarmendu zuten Estatu espainol eta frantsesak «euskal gazteriaren kontrako azken kolpe moduan» kokatu nahi izan dutela makrosumario hau «eta bertatik sorrarazi diren hainbat errepresio bide».
«Operazio polizial, judizial eta politiko horiek, euskal gazteriaren antolatzeko eta borrokatzeko konpromisoa ezabatzea zuten helburu», azaldu zuen guztien izenean mintzatu zen Ibon Meñikak, «baina oker zebiltzan orduan eta oker dabiltza baita orain ere». Izan ere, «gazte antolakundeak, Segik, errealitate bat izaten jarraitzen du gaur, gazteen problematikei modu integral batean erantzuten dien tresna eraginkor gisa».

Meñikak gogorarazi zuen Estatu frantsesak Segiko kide izateagatik hiru gazteren aurkako euroagindua onartu duela, eta estradizio prozesu bat indarrean dagoela arrazoi beragatik, eta «lau urtez inolako frogarik gabe bahiturik» izan dituzten sei gazteen auzia salatu ostean, «Euskal Herriaren askapen prozesuan gazteon paper protagonista kriminalizatzea estatuen obsesio historiko» bilakatu dela adierazi zuen.

«Baina jai dute ­gaineratu zuen­, aspaldi hartu baikenuen hautua, dagozkigun eskubideen defentsan lanean arituko ginela, alegia».

Bukatu aurretik, heldu den larunbatean egingo diren ongietorri eta mobilizazioetan parte hartzera deitu zuen.

Prentsaurrekoaren ostean, ekitaldia hasi zen. Mikel Ibargurenen lan bat oinarri hartuta, Mikel Ayllonek gidatu zuen oholtza gaineko bidaia, ezinbestean, une hunkigarri franko izan zituena. Horietako lehena, kartzelatik atera diren sei gazteak banan-banan agertokira igo zirenean suertatu zen.

Txalo zaparrada ikusgarri batek hainbat minutuz isilarazi zuen kanpoan gogoz erortzen ari zen txingorraren hotsa, eta txaloen burrunbak ez zuen etenik izan denek beren lore sorta jaso zuten arte. Ondoren, dantzari batek aurreskua dantzatu zienean, isiltasunak hartu zuen bere lekua.

Pantaila erraldoi batean, azken asteotako gertakarien irudiak agertu ziren gero, besteak beste, Auzitegi Nazional espainolean burutzen ari den epaiketaren lehen egunetakoak. Egun horietan epaiketa-aretoaren «arrainontzian» sartuta zeudenek emozioz begiratzen zuten pantailara, beren buruak bertan islatuta ikustean.

Agian, epaiketaren jardunaldi berria hasten denean «arrainontzi» horretan jarraituko duten lagunak izango zituzten gogoan.

Abeslari batek hartu zuen lekukoa geroago, bere ahotsaz Kukutzan bildutakoak Kantauriko olatuek bezala kulunkatu zituena. Denak lehorreratu zirenean, Ayllonek bide eman zien oraindik kartzelan daudenen argazkiak zituzten senide eta lagunei, eta orduan ere, eskuak apurtu arte jo zituzten txaloak guztiek.

Berandu gabe, ekitaldia bukatu zen, eta bukatzearekin batera hasi ziren taldetxoak sortzen. Denek zuten norbait agurtzeko, goraintziak emateko edo, besterik gabe, besarkada bero bat emateko. Pixkanaka-pixkanaka, norbera bere etxera joaten hasi zen. Gorriz jantzitako gazteak Madrilen izango dira berriro gaur, eta Kukutzan abeslariaren doinuaren oihartzuna geratuko da, zintzilik: «Ez al dira inoiz konturatuko herri bat ezin dela lotu betiko».

«Ha sido un gran honor formar parte del colectivo»

Aunque el encargado de dar voz ayer a todos los procesados fue Ibon Meñika, Igor Ortega resumió brevemente el sentimiento de los seis jóvenes que abandonaron la prisión el el viernes. Según subrayó, «para nosotros ha sido un gran honor formar parte del Colectivo de Presos Políticos Vascos», un colectivo que «nos ha arropado de forma excepcional». Tras destacar que «ha sido muy duro dejar a nuestros compañeros dentro», se refirió a la lucha que están llevando a cado los prisioneros desde principio de año. «Estamos con vosotros a pesar de estar fuera», manifestó Ortega. -

This work is in the public domain
Sindicat